SURF
ZER DA SURFA?
Surfa ohol baten gainean zutik mantenduz olatuen gainean irristatzean datzan kirola da. Hawaii uhar-
teetan sortu zen eta hortik Estatu Batuetara zabaldu zen. XX. mendearen erdialdean zabaldu zen mun- du osora.
Pipeline (Hawaii)
SURFEAN ERABILTZEN DEN MATERIALA
Surf-ohola, 2 metro ingurukoa izaten da, longboard izeneko taula luzeagoak ere badaude ere, baina
"tabloi"a ere esaten da.
Inbentoa, ohola eta surflariaren hanka lotzen dituen soka, oholetik erortzean ohola berriz ere hartu ahal izateko.
Surflariek surfa praktikatzeko jantzi bereziak ere erabiltzen dituzte, likra edo neoprenoz, egindakoak gorputza tenperatura egokian eduki eta ohola gainean etzanda daudelarik bularraldea ez zauritzeko.